Gizartea -

Indarkeria matxista

Emakume batek salatu du igandean Bilbon sexu-abusuak jasan zituela

Ertzaintzak ikerketa abiatu du igande goizaldean Bolueta auzoan jazo zen erasoa argitzeko.

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume batek salatu du igandean sexu-abusuak jasan zituela Bilbon, Ertzaintzaren iturriek eitb.eus-i baieztatu diotenez.

Hain zuzen ere, iturri horren arabera, salatutako erasoa Bolueta auzoan jazo zen.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertaturikoa argitzeko, baina oraingoz ez du inor atxilotu.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Umeak tratu txarrak Bilbo Tratu txarrak gaur Gaurko albisteak Bizkaia EAE Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Tratu txarren biktimak Matxismoa Sexu erasoak