Gizartea -
Hanburgesa izoztuak jan ostean
Zazpi haur ingresatu dituzte Frantzian 'E. coli'aren infekzioagatik
Osasun Agentziatik esan dutenez infekzioak ez du Alemanian atzemandakoarekin antzekotasunik. Antza hanburgesa izoztuak jan ostean gaixotu ziren haurrak eta produktua merkatutik erretiratu dute.
Erredakzioa
Zazpi haur ospitaleratu dituzte Frantziako Lille hirian, ''E. Coli'' bakterioak eragindakoinfekzioagatik. Antza hanburgesa izoztuak jan eta gero gaixotu dira umeak. Osasunagintarien arabera infekzioak ez du Alemanian atzemandakoarekin antzekotasunik.
"Egoera larrian daude, baina ez da kezkagarria", adierazi duEskualdeko Osasun Agentziako bozeramaile batek. Sei haurretatik hiruri dialisiaegiten ari zaizkie.&' || 'nbsp;
Joan den asteazkenean ospitaleratu zituzten haurrak "beherako odoltsuak" izan eta gero. Antza denez, Lidl kate alemaniarrak saltzen dituen Steaks Country etxeko hanburgesa izoztuak jan eta gero jarri ziren txarto haurrak. Frantzia iparraldeko herri desberdinetako dira, txikienak 20 hilabete ditu.
Frantziako Osasun agintariek adierazi dutenez, egindako azterketen arabera, infekzioa sortu duen bakterioaren aldaera eta Alemaniakoarengandik desberdina da. Hanburgesak egiten dituen etxeak, susmagarriak diren lote guztiak erretiratu ditu. Lidleko arduradunek, berriz, euren lehentasuna "bezeroen segurtasuna eta osasuna" direla azpimarratu dute.