Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

33 urteko gizon bat atxilotu dute Durangon, bikotekideari eraso egitea leporatuta

Gizonaren ustezko erasoa jasan ostean, ezkaratzera irten zen emakumea laguntza eske. Handik Galdakaoko Ospitalera eraman zuten. Gizonak etxetik ihes egin zuen baina itzultzean atxilotu egin zuten.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 33 urteko gizon bat atxilotu du Durangon, bikotekideari eraso egitea leporatuta.

Segurtasun Sailetik jakitera eman dutenez, erasoa atzo, 21:00 aldera, gertatu zen bikotea bizi zen etxebizitzan.

Gizonaren ustezko erasoa jasan ostean, ezkaratzera irten zen emakumea laguntza eske, eta handik Galdakaoko Ospitalera eraman zuten.

Gizonak etxetik ihes egin zuen baina itzultzean atxilotu egin zuten agenteek.

Atxilotuta jarraitzen du gizonak, epailearen aurrera eraman zain.

----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Durango Albisteak Matxismoa