Gizartea -
Sukaldaritza
Martin Berasategui nagusi, Michelin izarrak banatu dituzten galan
Sukaldariaren bi jatetxek lehenengo izarra lortu dute, eta guztira 12 ditu. Gainera, Iruñeko La Bibliotecak saria jaso du lehenengo aldiz.
agentziak
Martin Berasategui izan da Michelin izarren banaketa ekitaldiko irabazle nagusia, Sevillan, beste bi izar eskuratuta.
Lehen izarra jaso dutenen artean, azpimarragarria da Martin Berasateguirenak diren Ola (Bilbo) eta Fity Seconds (Lisboa) jatetxeek bana jaso dutela, eta horrela 12 direla sukaldariak pilatu dituen izarrak. Ezohiko izar kopurua da hori, eta bere lankideek txalo zaparrada handia eskaini diote.
Gainera, Iruñeko La Biblioteca izan da lehenengoz izarra lortu dutenetako bat.
Aipatu behar da, era berean, hiru Michelin izar dituzten euskal jatetxe guztiek mailari eutsi diotela: Arzak, Azurmendi, Akelarre eta Martin Berasategui.
Lehenengo aldiz, Michelin gidak Iraunkortasunaren Saria eman du, eta Angela Leoni egokitu zaio. "Itsasoaren ezagutza handiagatik eta iraunkortasuna defendatzeagatik" jaso du saria Cadizeko Aponiente (hiru izar) eta Alevante (izar bat) jatetxeen jabeak.