Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon bati 14 urteko zigorra jarri diote adingabe bat bortxatzeagatik, Nafarroan

Estellerrikoa da bortxatzailea, eta bere bikotearen 12 urteko alaba da biktima.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Auzitegiak 14 urte eta erdiko zigorra ezarri dio Estelleriko herritar bati bere emaztearen 12 urteko alaba bortxeagatik.

44 urteko bortxatzaileak, gainera, 6.000 euro eman beharko dizkio biktimari, eta ezingo du beregana gerturatu edo berekin hitz egin datozen 19 urte eta erdian, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko iturrietatik jakitera eman dutenez.

Era berean, biktimaren osaba bati hiru urteko espetxe zigorra jarri diote 16 urtetik beherako adingabe baten aurkako sexu-abusua leporatuta, ilobarekin harreman sentimentala edukitzeagatik, eta 4.500 euroko kalte-ordaina eman beharko dio.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera:  900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Lizarra Matxismoa