Gizartea -

'Black Friday'

Eguzki talde ekologistak 'Black Friday' eguna boikotatzeko deia egin du

"Kontsumismoaren aldeko kanpaina horrekin lotutako erosketarik ez egitea" eskatu die herritarrei Eguzkik.

'Black Friday' egunarekin lotutako eskaintzak, erakusleiho batean. Argazkia: EFE.
'Black Friday' egunarekin lotutako eskaintzak, erakusleiho batean. Argazkia: EFE.
'Black Friday' egunarekin lotutako eskaintzak, erakusleiho batean. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eguzki talde ekologistak ostiral honetan egiten ari den 'Black Friday' eguna boikotatzeko deia egin du; halaber, "kontsumismoaren aldeko kanpaina horrekin lotutako erosketarik ez egitea" eskatu die herritarrei.

Ohar batean, Eguzkik salatu du "amarru kapitalista hauek (kapitalistak, adieraren zentzu txarrenean) helburu bakarra dute: gehiago saltzea. Eta ez zaizkie batere axola ohitura hauek ingurumenean dituzten ondorio larriak".

"Planetarako eraso erraldoi honetatik kanpo ezin gara gelditu; geldialdia egin behar dugu, behintzat pentsatu behar dugu nora eraman nahi gaituzten; eta, bitartean, ingurukoen artean zabaldu behar dugu geldiarazi behar dugula eromen kontsumista hau", adierazi du taldeak. Gogorarazi duenez, "ez erosiz, uko egin behar diogu parte hartzeari".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gipuzkoa Nafarroako albisteak Araba EAE albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Kontsumoari buruzko albisteak Ekologia gaur Black Friday gaur GKEen albisteak Merkealdiei buruzko albisteak