Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

93 urteko gizon bat espetxeratu dute Kordoban, emaztea hiltzea leporatuta

86 urte zituen biktimak eta labankatuta hil da. Kasu hau kontuan izanda, jada 53 emakume hil dituzte aurten Espainiako Estatuan.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

93 urteko gizon bat espetxeratu dute Kordoban, atzo Iznajar (Kordoba) herrian 86 urteko emaztea hil zuelakoan.

Ikerketako iturriek jakitera eman dutenez, 16:30 aldera 061ak abisua jaso zuen emakume bat konorterik gabe eta larri zauriturik zegoela jakinaraziz.

Bikotearen etxera joan ziren medikuek hilda aurkitu zuten jada emakumea.

Gizona han bertan zegoen, bere onetik irtenda. Gau-goizalde osoa deklaratzen igaro du eta atxilotzea erabaki dute; gerora, epaileak espetxera bidali du. Homizidio-delitua egozten zaio; indarkeria matxistako kasua izango litzateke.

Emakumea labanaz eragindako zaurien ondorioz hil zen, baina autopsiak argituko ditu nondik norakoak.

Beste indarkeria matxista kasu bat dela baieztatuz gero, aurtengo 53. biktima izango litzateke emakumea.

Andaluziako Emakumearen Institutuak laguntza psikologikoa eskaini die senideei eta Udalak bi dolu egin ezarri ditu.

-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera:  900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainia Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Tratu txarren biktimak Matxismoa