Gizartea -

Meteorologia

Bertan behera utzi dute astelehenerako elurragatik ezarritako abisu horia

Larrialdi eta Meteorologiako Zuzendaritzak aurreikusi duenez, zaparrada txiki-ertainak izango ditugu, batez ere kantaurialdean.

Elurra 1.000 metrotik behera botako du astelehenean. Argazkia: Alex Cuesta.
Elurra 1.000 metrotik behera botako du astelehenean. Argazkia: Alex Cuesta.
Elurra 1.000 metrotik behera botako du astelehenean. Argazkia: Alex Cuesta.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astelehenerako elurragatik ezarritako abisu horia bertan behera utzi duEusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak.

Larrialdi eta Meteorologiako Zuzendaritzak aurreikusi duenez, zaparrada txiki-ertainak izango ditugu, batez ere kantaurialdean, eta egunak aurrera egin ahala prezipitazioa txikiagoa izango da, tarteka ertainak, bereziki mendebaldean.

Dena dela, astelehen gauerako eta astearte goizerako elur-kota mila metrotik behera kokatuko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Alerta meteorologikoak Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Donostia Gizartea Elurra albisteak Eguneko albisteak Albisteak