Gizartea -

Hiesaren nazioarteko eguna

GIBren aurrean 'babesik onena' prebentzioa dela azpimarratu du Murgak

Osakidetzak 5.852 paziente artatu zituen iaz tratamendu antirretrobiralekin, 22,5 milioi euro baino gehiagoko inbertsioarekin.

Hiesaren Nazioarteko Eguna da igande honetan. Argazkia: pixabay.com
Hiesaren Nazioarteko Eguna da igande honetan. Argazkia: pixabay.com
Bi egunetik behin GIB kasu berri bat atzematen da Euskadin

1:40

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

GIBaren eta sexu bidez kutsatzen diren infekzioen aurrean "babesik onena" prebentzioa dela gogorarazi du larunbat honetan Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak.

Hiesaren Nazioarteko Egunaren bezperan, Hiesaren Egitasmoan aurreikusitako lan ildo guztiak martxan jarraitzeko apustua berretsi du sailburuak, GIBaren prebentziorako estrategia guztiak uztartuz.

Osakidetzak 5.852 paziente artatu zituen iaz tratamendu antirretrobiralekin, 22,5 milioi euro baino gehiagoko inbertsioarekin.

Iragan astelehenetik, Osakidetzak hitzorduak ematen ditu dagoeneko sexu bidez kutsatzen diren infekzioen kontsultarako, dagokien kasuetan, profilaxia emateko. Infekzio bat izateko arrisku handia duten pertsonentzako tratamendua da, beste neurri batzuek emaitzarik eman ez dutenean.

Murga: "Egun, GIBaren eta sexu bidez kutsatzen diren infekzioen aurrean preserbatiboa da hesirik eraginkorrena"

Edozein kasutan, "egun, GIBaren eta sexu bidez kutsatzen diren infekzioen aurrean preserbatiboa da hesirik eraginkorrena", errepikatu du Murgak. Sailak sentsibilizazio kanpaina abiatu zuen iragan udan, "Zuk erabaki zure harremanetan zer sartzen den. Kanpoan geratzen dena ere erabaki" lelopean.

Osasun sailburuak gogorarazi duenez, 2018an Euskadiko botiketan 2.210 test azkar egin, etxean egiteko 883 autotest banatu, Osakidetzaren HIESA kontsultek 96 proba egin eta 125.593 xiringa-kit banatu zituzten farmazietan eta gobernuz kanpoko erakundeen bidez.

Bestalde, iragan ikasturtean zehar, 102 ikastetxetako 7.800 nerabek GIB/Hiesaren prebentziorako programetan parte hartu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Medikuak Erizaintza