Gizartea -

Klima-aldaketa

Baionak 30 km/h-ra mugatu du gehienezko abiadura, mugikortasun jasangarria sustatzeko

Neurria gaur sartu da indarrean, Baiona erdigunetik eta Aturri ibaiaren bi bazterretatik haratago hedatzen den eremu zabal batean. Aurrerago, baliteke hiriko beste auzo batzuetara zabaltzea.

Baiona. EiTBko bideo batetik hartutako irudia
Baiona
Baiona. EiTBko bideo batetik hartutako irudia

Euskadi Irratia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Baionako Udalak hirigunean baimendutako gehienezko abiadura 30 km/h-ra mugatu du, mugikortasun jasangarria bultzatu eta kutsadura-maila murrizten saiatzeko.

Lehen ordutik ikus daitezke jada espaloietan jarri dituzten seinaleztapen zutoinak eta erreietan margotutako abiadura-muga berria. Autoek, motorrek zein bizikletek ezin dutela hirigunea orduko 30 kilometrotik gorako abiaduran zeharkatu gogorarazten dute.

Neurria gaur sartu da indarrean, Baiona erdigunetik eta Aturri ibaiaren bi ertzetatik haratago hedatzen den eremu zabal batean. Honakoa, lehen etapa baten abiapuntua da, eta baliteke aurrerago hiriko beste auzo batzuetara zabaltzea.

Udalaren iritziz, kontsumo energetikoari mesede egingo dio neurriak, eta txirrindularien zein oinezkoen segurtasunerako onuragarria izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Klima-aldaketa Iparraldea Euskal Autonomia Erkidegoa Frantzia Baiona Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak Ingurumena Larrialdi klimatikoa