Gizartea -

TRAFIKOA

Irekita dago jada N-634 errepidea Zarautz eta Zumaia artean

05:00ak aldera itxi dute errepidea itsasoaren oldarraldiak arazoak eragin zitzakeelako. 07:50 aldera ireki dute Getaria eta Zarautz arteko tartea eta 08:40etan Getaria eta Zumaia artekoa.

N-634a Zarautz eta Getaria artean, olatu handi baten mehatxupean. Argazkia: Lorentxo Portularrume
N-634 errepidea Zarautz eta Getaria artean, olatu handi batek kolpatzen duen artxiboko irudian.
N-634a Zarautz eta Getaria artean, olatu handi baten mehatxupean. Argazkia: Lorentxo Portularrume

AGETNZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Itsasaldetik etor zitekeen arriskua dela eta, itxita egon da gau-goizaldean N-634 errepidea Zarautz eta Zumaia artean; baina 09:00etarako ireki dute bi noranzkoetan.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 05:00ak aldera itxi dute bidea Zarautz eta Zumaia artean.

Ondoren, 07:50 aldera, ireki egin dute Getaria eta Zarautz arteko tartea, eta 08:40 aldera Getaria eta Zumaia artekoa.

Beraz, ordu horretatik aurrera erabat irekita dago errepidea

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gipuzkoa Zarautz Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Zumaia Albisteak 634 errepide nazionala Getaria