Gizartea -
Berdintasuna
'Bortxatzaile bat zure bidean' ereserki feministaren koreografia jendetsua Bilbon
Mila emakume inguruk ikur feminista bihurtu den interpretazio birala egin dute Bizkaiko hiriburuan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
2:18
Abestiaren jatorria Txilen dagoen arren, mundu guztira zabaldu da azken asteetan, ikur feminista bihurtuta.
Eraso sexistak eta botere gehiegikeri matxistak salatzen dituen ereserkia Ecuador Etxea plataforma interkulturalaren eskutik heldu da Bilbora. Plataformak euskarazko bertsioa ere sortu du.
Emakumeek gogoz abestu eta dantzatu dute abestia. Hitzek mezu argia dute, erasoen errua erasotzaileena dela aldarrikatzen du, eta erasotzaile horien artean "Estatu zapaltzailea" aipatzen ditu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea