Gizartea -

Sutea

Hiru edukiontzi kiskalita eta bi ibilgailu kaltetuta, Gasteizen izandako bi sutetan

Jose Domingo de Olarte kalean izan da lehen sutea, eta bigarrena Juan de Velasco kalean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru edukiontzi kiskali eta bi ibilgailu kaltetu dira gaur goizaldean Gasteizen izandako bi suteren ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera.

Lehen sutea 03:55ean izan da, Jose Domingo de Olarte kalean. Bi edukiontzi kiskali dira eta inguruan aparkatuta zegoen auto batek kalteak izan ditu.

Bestalde, 04:05ean, partikular batek Juan de Velasco kalean edukiontzi bat sutan zegoela jakinarazi dio Ertzaintzari. Suaren ondorioz, edukiontzia erabat kiskalita geratu da, eta ibilgailu batek kalteak izan ditu.

Bi kasuetan, suhiltzaileek itzali dute sua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Suteak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak