Gizartea -

Ikerketa

Lehen Olentzeroren aztarnak aurkitu dituzte

Paco Etxeberria antropologoaren hitzetan, aurkikuntza baieztatzeko aztarna "erabakigarria" leize-zuloan kaolin pipa bat agertu izana da. Pipak 200-300-400 bat urte dituela uste du adituak.

Olentzeroaren aztarnak erakutsi dizkigu Paco Etxeberria forentseak. Argazkia: EiTB
Olentzeroaren aztarnak erakutsi dizkigu Paco Etxeberria forentseak
Lehenenengo Olentzeroren arrastoak aurkitu dituzte Ataungo koba batean

1:39

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

 "Albiste" hau abenduaren 28an argitaratu da, Inuxente egunean.

"Badira haurtzaroko mitoak apurtzen dituzten aurkikuntzak", esan zuen Jose Miguel de Barandiaranek. Badira iragana ezkutatzen duten basoak eta ilusioak pizten dituzten gizon xumeak; hori da Olentzeroren egia. Orain Olentzerok utzitako aztarnak agertu dira Nafarroa eta Gipuzkoa arteko leize-zulo batean, Paco Etxeberria antropologo forentseak eta Aranzadi Elkarteak baieztatu dutenez.

Bertatik bertara eman digu Paco Etxeberriak aurkikuntzaren berri: 1622 urte inguruko giza-hezurrak eta pipa bat. Adierazi duenez, piparen aurkikuntza erabakigarria izan omen da. Kaolinezkoa da, zuria, zeramikaren oso antzekoa den material batekin egindakoa. 200 eta 400 urte artean ditu pipa horrek.

 Laborategian, leizean aurkitutako beste hainbat elementu ere erakutsi dizkigu forentseak. Hala nola, txapela baten oihal pusketak edo aizkora bat.

 Olentzeroaren magia egia dela esan daiteke, abenduaren 24ko gauetan Euskal Herriko etxeak bisitatzen jarraitzen baitu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bitxikeriak Gaurko albisteak Gipuzkoa Gabonak 2023 Olentzero 2023 Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Goierri Gezurrezko albisteak Arkeologia albisteak Aranzadi Zientzia Elkartea gaur Paco Etxeberria albisteak