Gizartea -
ALERTA METEOROLOGIKOA
Abisu horia ezarri dute izotzagatik, igande goizalderako
Gauerditik igandeko 10:00ak arte egongo da indarrean abisua. Gaur, Agurainen erregistratu da EAEko tenperaturarik hotzena, goizaldean: 4,5 gradu zero azpitik.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du igande honetarako, izotza egingo duelako Euskadiko barnealdean, bereziki Araban.
Izotza dela eta, abisua indarrean egongo da 00:00etatik goizeko 10:00ak arte. Izozteak laino bankuekin batera gerta daitezke zenbait lekutan.
Gaurko egunari dagokionez, Agurainen (Araba) izan dute Euskal Autonomia Erkidegoko tenperaturarik baxuena: 4,6 gradu zero azpitik, hain zuzen ere. Arabako Navarreten (-3,5) eta Abetxuko-Gasteizen (-1,7) ere tenperatura oso baxuak izan dtuzte.
Bizkaian, Otxandion eta Balmasedan -2,5 gradu izan dira, eta Trebiñun, Albainan (-5,1).