Gizartea -

Nafarroa

Bi gizon atxilotu dituzte Murchanten eta Tafallan bi emakumeri erasotzeagatik

Foru Poliziak asteazken honetako goizaldean atxilotu ditu, urtarrilaren 1ean, genero-indarkeriako delitu bana egotzita.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foru Poliziak bi gizon atxilotu ditu asteazken honetako goizaldean (urtarrilaren 1ean), Murchanten eta Tafallan, bi emakumeri ustez erasotzeagatik, genero-indarkeriako delitu bana egotzita.

Murchanten, Foru Poliziak dei bat jaso du, ustez emakume batek erasoa pairatu baitu. Ondorioz, gizon bat atxilotu dute, eta Tuterako polizia-etxera eraman dute gerora.

Tafallan, Udaltzaingoak laguntza eskatu dio Foru Poliziari, emakumearen aurkako indarkeriako ustezko kasu batengatik gizon bat atxilotu behar baitzuten. Azkenean, gizona eraman dute atxilo, eta guardiako epaitegiak jakinarazi dio aurrerantzean deituko duela.  

Tratu txarrak pairatzen badituzu, edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak, eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Emakumeak tratu txarrak Indarkeria matxista gaur Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Tafalla Albisteak Tratu txarren biktimak Matxismoa gaur