Gizartea -

Desagertzea

Borja Lazaro gasteiztarra kontzertu batekin gogoratuko dute larunbatean

Sei urte bete dira Borja Lazaro gasteiztarra Kolonbiako Cabo de la Vela herrian desagertu zenetik. Ordutik haren senideek ez dute haren berririk izan.

Borja Lazaro,2014an Kolonbian desagertu zen gasteiztarra. Argazkia: EiTB.
Borja Lazaro,2014an Kolonbian desagertu zen gasteiztarra. Argazkia: EiTB.
Borja Lazaro,2014an Kolonbian desagertu zen gasteiztarra. Argazkia: EiTB.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Borja Lazaro, 2014ko urtarrilaren 7tik 8rako gauean Kolonbian desagertu zen gaztea, gogoratuko dute larunbat honetan, urtarrilak 11, 'The Tap' tabernan (Manuel Iradier kalea, 7) antolatutako kontzertuarekin. 19:30etan hasiko da, eta Alison Keable, Beitia, Victor Gutierrez (Similar Interests) arituko dira.

Hitzordu musikalak aurreko urteetan egin den kontzentrazioa ordezkatuko du, Hego Amerikako bilaketa lanak berriz martxan jartzeko eta non dagoen jakin ahal izateko.

Bestalde, Gasteizko Udalak deialdi bat egin du gaur, urtarrilak 8, gaztearen omenez. Gorka Urtaran Gasteizko alkateak ere familiari eta lagunei bere elkartasuna helarazi nahi izan die, eta bilaketa lanak berriro martxan jartzeko eskatu du.

Concierto en recuerdo a Borja Lázaro

Desagertzea

Borja Lazaro, informatika ingeniaria eta argazkilari zalea, Cabo de la Velako ostatu batean ikusi zuten azkenekoz 2014ko urtarrilaren 7tik 8rako gauean.

Lurralde horretan argazki erreportaje bat egiten ari zen, eta desagertu aurreko orduetan bi turista alemaniar, bi txiletar eta kolonbiar batzuekin kopa batzuk hartu zituen. Bere ondasunak ostatuan bertan aurkitu zituzten, tartean bere dokumentazioa eta argazki kamerak.

Hasieran Kolonbiako Poliziak hainbat hipotesi izan zituen eskuartean: bahitu egin zutela, itsasoan ito zela edo Kolonbia iparraldean dagoen eskualde erdibasamortutarrean noraezean sartu zela, esaterako. Lehenengo bi aukerek indarra galdu zuten erreskaterik eskatu ez delako eta itsasoak ez duelako bere gorpua itzuli.

Sergio Lazarok, Borjaren anaiak, esan duenez, ez dute berririk jaso eta zer gertatu zen jakin nahian dabiltza oraindik. Familiak azaldu duenez, Ertzaintzarekin eta Atzerri Ministerioarekin kontaktuan jarraitzen dute, eta esaten dietenez, Kolonbiako ordezkariekin egiten dituzten bileretan Borja Lazaroren inguruan hitz egiten dute. Hala ere, Borjaren anaiak argitu duenez, ikerketari dagokionez, ez dute ia aurrerapausorik eman. Gainera, denborarekin poliziekin eta erakunde ofizialekin harremana hozten doala ere esan du.  

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Desagertutako pertsonak