Gizartea -

Krisi klimatikoa

2019a Europako urterik beroena izan da, eta mundu mailan, bigarrena

2019ko abendua ere, 2015ekoarekin batera, beroena izan da.

Krisi klimatikoa: 2019a Europako urterik beroena izan da.
Krisi klimatikoa: 2019a Europako urterik beroena izan da
Krisi klimatikoa: 2019a Europako urterik beroena izan da.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

C3S Klima Zerbitzuaren arabera, 2019a Europako urterik beroena izan da, eta mundu mailan, bigarren beroena.

C3Sko tenperatura datuek adierazten dutenez, lurrean dagoen batez besteko aire tenperatura 2016an baino 0,04 ºC baxuagoa izan da.

Datuek erakutsi dute azken bost urteak izan direla historian aztertutako bost urterik beroenak. 2019a, esaterako, bigarren beroena izan da, 1981-2010 urte bitartean baino 0,6 ºC beroagoa. 2010-2019 hamarkada beroenetariko bat dela aztertu da.

Azken bost urteetako batez besteko tenperatura 1,1 ºC eta 1,2 °C gradu artean izan da, NBEko Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldeak ezarritako datuak baino altuagoa.

Era berean, 2019ko abendua 2015koaren pare egon zen tenperaturari dagokionez. Beraz, bi urte horietako abenduak beroenak izan ziren. 2019ko abendua, esaterako, 1981-2010 urte bitarteko abenduen batez bestekoa baino 0,7 ºC beroagoa izan zen.

Kopernikok adierazitako datuen arabera, berotzerik nabarmenenak Alaskan eta Artikoko hainbat tokitan izan dira. Lurreko toki gehienek batez bestekoa baino tenperatura beroagoak izan dituzte, Europa ekialdean eta hegoaldean bereziki, baina baita Afrika eta Australian ere. Kanadan, aldiz, kontrakoa gertatu da, eta urteko tenperaturak batez bestekoaren azpitik izan dira.

2019ko abendua, Europako beroena

Europari dagokionez, urtaro guztiak ohi baino beroagoak izan dira.

2019ko abenduko Europako batez besteko tenperatura, 1981-2010 urte bitarteko datuekin alderatuz gero, 3,2 °C beroagoa izan da.

Horri guztiari lotuta, Jean-Noël Thépaut ECMWFeko zuzendariak aztertutako datuak "oso larriak" direla azpimarratu du.

CO2 emisioen gorakada

Beste alde batetik, klima erakundeek CO2 emisioak atmosferan gorakada "handia" izan duela esan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa Europa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ingurumena Larrialdi klimatikoa