Gizartea -
Sagardo Berriaren Eguna 2020
Izarok irekiko du aurten txotx denboraldia, urtarrilaren 15ean, Astigarragan
Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, urtarrilaren 15ean XXVII. Sagardo Berriaren Eguna 2020 ospatuko da Astigarragako Alorrenea sagardotegian.
EITB.EUS
Urtero bezala, hogeita zazpigarren aldi honetan ere, ekitaldiko unerik garrantzitsuena txotx irekierakoa izango da. Astigarragako Alorrenea sagardotegian, "Gure sagardo berria" esanez irekiko du Izaro abeslariak 2020ko sagardo denboraldi berria.
Xabier Urdangarin Astigarragako alkatea eta Sagardun Partzuergoko lehendakaria izango da buru eguerdiko 12:00etan Sagardoetxean ospatuko den aurkezpen ekitaldian, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariekin batera. Bertan, uzta berria aurkeztu eta sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarrien berri emango du.
Aldez aurretik, Sagardoetxeako sagastian sagarrondo berri bat landatuko du Izarok. Ekitaldi sinboliko honekin, naturaren dinamikotasuna eta berritzeko ahalmena azaldu nahi dira, baita urtetik urtera mahai batean sagardoaren bueltan esertzeko aukera eskaintzea ere.
Hona hemen egitaraua:
11:30-12:00: Akreditazioen banaketa Sagardoetxean.12:00: Prentsaurrekoa Sagardoetxean. Bertan azalduko dira 2019ko uztaren ezaugarri nagusiak, sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarriak eta sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenak.12:45: Izarok sagarrondo bat landatuko du Sagardoetxeako sagastian.13:30: Txalapartarien deiarekin batera, sagar dantza dantzatuko da Alorrenea sagardotegian, eta, ondoren, sagardogileek Izaro soka dantzan parte hartzera lagunduko dute lehen kupela irekitzeko.13:45: Alorrenea sagardotegian, “Gure sagardo berria” oihu eginda, lehen kupela irekiko du Izarok. Hala, 2020ko txotx denboraldi berriari hasiera emango zaio. Ondoren, denboraldiko sagardotegiko lehenengo menua dastatuko da.
Aurreko urteetan protagonista izan ziren...
1994, Andoni EGAÑA bertsolaria.1995, Jose Mari BAKERO futbolaria.1996, Javier CLEMENTE entrenatzailea.1997, Julian RETEGI pilotaria.1998, Miguel INDURAIN txirrindularia.1999, Juan Mari ARZAK sukaldaria.2000, Pedro Miguel ETXENIKE fisikaria.2001, Joane SOMARRIBA txirrindularia.2002, Martín FIZ lasterkaria.2003, Abraham OLANO txirrindularia.2004, Periko, Mikel y Xabi ALONSO.2005, Ainhoa ARTETA sopranoa.2006, Jose Luis KORTA arraunlaria.2007, Juan MARTINEZ DE IRUJO pilotaria.2008, Andoni LUIS ADURIZ sukaldaria.2009, Aimar OLAIZOLA pilotaria.2010, REAL SOCIEDAD DE FUTBOL futbol taldea.2011, Karlos ARGUIÑANO sukaldaria.2012, Julian IANTZI aurkezlea.2013, LA OREJA DE VAN GOGH taldea.2014, KALAKAN taldea.2015, LOREAK filmeko protagonistak.2016, ARITZ ARANBURU surflaria.2017, ENEKO ATXA sukaldaria.2018, ALBERTO IÑURRATEGI mendizalea.2019, OLATZ ARRIETA kazetaria.