Gizartea -

Jazoera

Hernaniko emakumearen ustezko hiltzailea atxilotu dute

Hipotesien arabera, atxilotuak 55 urteko bikotekide ohia arma zuriz hil eta haren alaba zauritu du. Azken hau ospitalera eraman dute eta "arriskutik kanpo" omen dago.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rosario Roman de la Fuenteren ustezko hiltzailea eta haren alabaren erasotzailea atxilotu egin dute, Herrizaingo Sailak jakitera emandakoaren arabera.

Atxilotua 42 urteko gizonezkoa da.Herrizaingo Sailak ez du atxilotuaren datu gehiagorik eman. Hala erem zenbait lekuko eta auzokideen arabera, biktimaren bikote ohia omen da, ekuadortarra.

hitz egitea lortu

Agentea eta ustezko hiltzailea Portu auzoko kale batean elkar ikustea adostu dute. Bertara iritsi denean, Ertzaintza eta Udaltzaingoaren agenteek atxilotu egin dute 14:30ak aldera.

Ondoren, Hernaniko polizia-etxera eraman dute eta igande osoa bertan igaroko omen du.

Gainera, Ertzaintzak ustez hilketan erabilitako ahiztoa aurkitu du, gertaera izandako lekutik 50 metrora.

Gertatutakoa

Antza denez, atxilotuak labankadaz hil du bikotekide ohia, 55 urtekoa, eta haren alaba zauritu Hernanin (Gipuzkoa), Herrizaingo Sailak zabaldu duenez.

SOS-Deiak larrialdietatrako zerbitzuak hainbat dei jazo du 05.30ak aldera, Izpizua kalean bi emakumeri eraso egin dietela abisatuz.

Ertzaintzaren eta medikuen zenbait auto bertara joan dira eta emakumea hilik zegoela baieztatu eta alaba ospitalera eraman dute.

Emakume hildakoaren hilotza Auzitegi Patologia Zerbitzura eraman dute dagoeneko, eta bertan autopsia egingo diote.

Herrizaingo Sailaren arabera, hilketa izan den lekuaren azterketa eta zantzuen bilketa bukatu dute polizia-zientzialariek 10:00ak aldera.

Alaba, arriskutik kanpo

Yolanda Sanchez Roman, Rosario Roman de la Fuenteren alaba ,"arriskutik kanpo dago, momentuz", adierazi du Luis Intxauspe (Bildu) Hernaniko alkateak.

Intxauspek iragarri duenez, Udalak martxan jarri ditu emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko protokoloak eta hildakoaren senitartekoei laguntza judiziala eta psikologikoa eskaini die.

Taxi bat hartzera&' || 'nbsp; zihoazen

Hildako emakumea eta bere alaba taxi bat hartzera zihoazen eraso egin dietenean, gertaeren lekuko izan den neska batek hedabideei azaldu dienez.

Gazte horren testigantzaren arabera (beraiekin zegoen erasoaldia izan denean), 05:00ak aldera amak eta alabak etxera bueltatzeko asmoa zuten, eta taxiz joatea pentsatu dute, herriko erdigunetik urrun dagoen auzo batean bizi baitira.

Taxi geltokian autorik ez zegoenez, ama eta alaba aipatutako lekukoaren etxera joan dira, eta momentu horretan hil den emakumearen bikotekide ohia kaleko "banku batean lo" ikusi dute.

Handik ordu erdi ingurura, 05:30ak aldera, kalera irten dira berriz, baina gizona hurbildu zaie eta arma zuriz eraso egin die, gazteak hunkituta adierazi duenez.

Halaber, esan du ama Andaluziakoa dela, urte asko Hernanin badaramatza ere. Donostiako Poliklinikako sukaldean lan egiten zuen eta familia "oso jatorra, anai-arreba askotakoa" da, gaineratu du lekukoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea