Gizartea -

Jardunaldiak

Europako etxegabetzeen aurkako 40 bat ekintzaile Gipuzkoan bilduko dira

Ekintzaileek "Europan etxebizitzaren arazoa konpontzeko estrategiak eta ekintzak" aztertuko dituzte urtarrilaren 15etik 19ra.

Kaleratzeak Stop taldearen protesta bat. Artxiboko argazkia: EFE
Kaleratzeak Stop taldearen protesta bat.
Kaleratzeak Stop taldearen protesta bat. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako 20 herrialdeetatik etorritako etxegabetzeen kontrako 40 bat ekintzaile Gipuzkoan bilduko dira datorren astean, urtarrilaren 15etik 19ra, Etxebizitza bat izateko Eskubidearen aldeko Europako Koalizioak antolatu dituen jardunaldietan.

Kaleratzeak Stop-Stop Desahucios Euskadi taldeak gaur aurkeztu ditu jardunaldiak. Azaldu dutenez, besteak beste, Alemaniatik, Hungariatik, Txekiar Errepublikatik eta Belgikatik etorritako ekintzaileek hartuko dute parte jardunaldietan, eta "Europan etxebizitzaren arazoa konpontzeko estrategia eta ekintzak" aztertuko dituzte.

Marcelino Garcia Kaleratzeak Stop Euskadi taldeko bozeramaileak azaldu duenez, Espainia "larrialdi" egoeran dago etxebizitzaren alorrean, "finantza erakundeek egindako iruzur eta desmasien" eta inbertsio publiko eskasaren erruz. "Putre-funts handiek egindako espekulazioa" ere salatu du Garciak. 

Bozeramailearen hitzetan, Euskadin "aurrerapauso positiboak" egin dira alor horretan, baina inbertsio publikoa urria da oraindik. Azaldu duenez, Jaurlaritzaren aurrekontuetatik 150 milioi euro bideratu dituzte etxebizitzara, hots, aurrekontu osoaren % 0,19. Europako herrialde gehienetan inbertsioa % 1ekoa da, zehaztu duenez.

Jardunaldiotan parte hartuko duten taldeek hainbat proposamen egingo dizkiote Europar Batasunari, sektore pribatuko alokairuaren prezioa kontrola dezan eta alokairu soziala sustatzeko neurriak har ditzan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoa Hernani Euskal Autonomia Erkidegoa Europa Hondarribia Kaleratzeak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Etxebizitza gaur