Gizartea -

Krimena Hernanin

'Banekien Rosario biktima izango zela', esan du haren ahizpak

Hernanin hildako emakumearen lankideek elkarretaratzea egin dute Donostiako Poliklinikan. 20:00etan beste protesta ekitaldi bat izango da Hernanin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Espero nuen. Beti esaten nuen Rosario sexu indarkeriaren biktima izango zela, ez baita lehen aldia izan [bikotekide ohiak] jo duena", adierazi du Hernanin hildako emakumearen ahizpak, Caqui Romanek.

Rosario Romanen lankideek elkarretaratzea egin dute eguerdian Donostiako Poliklinikan [biktimak hango sukaldean lan egiten zuen), eta haren ahizpa bertan izan da.

Kazetarien aurrean egindako adierazpenetan, Paqui Romanek gogorarazi du bere ahizpak "salaketa asko" jarri zituela ustezko hiltzailearen aurka, baina azkenean "kendu" egiten zituen "beldurra" zuelako eta gizonezkoak bera, semea eta alaba hilko zituela "mehatxatu" egiten ziolako.

"Azkenean, [Rosario] hil egin du, alaba ez gizonezko batek laguntza eman ziolako", gaineratu du.

Une horretan, Paquik gogora ekarri du bere iloba Donostia Ospitalean dagoela: "arriskuz kanpo dago, baina birikia zulatuta dauka eta ez daki ama hilda dagoela".

Biktimaren ahizpak esan du ustezko hiltzaileak urruntzeko agindua izan zuela, baina mehatxu egin zionez, emakumezkoak "kendu" egin zuen salaketa.

"Gizonak alde guztietatik jazartzen zuen, eta azkenean esperotakoa gertatu da. Oso tristea da esatea, baina hala da", gaineratu du.

Gaitzeste ekitaldi gehiago

Gaur arratsaldean, 19:00etan, emakumezkoaren hileta-elizkizunak egingo dituzte.

Ordubete lehenago, 18:00etan, Udalak ezohiko saioa egingo du, hilketa gaitzesteko.

Gainera, 20:00etan, elkarretaratzea egingo dute Gudarien Plazan, Udalak, Berdintasunaren aldeko Hernaniko Batzordeak eta Txoko Feministak deituta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea