Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Iruñean bikotekidea kolpatzeagatik

Erasoa asteburuan jazo da, taberna bateko terraza batean, pertsona ugariren aurrean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du asteburuan, bikotekideari eraso egitea egotzita. Eraso matxista Alde Zaharreko taberna baten terrazan jazo zen.

Udaltzaingoaren esanetan, pertsona ugariren aurrean jo zuen gizonak emakumea.

Horrez gain, agenteek beste gizon bat atxilotu dute azken orduetan bikotekidearengandik urruntzeko agindua urratzeagatik.

Hirugarren atxiloketa bat ere egin du Udaltzaingoak asteburuan, kartzelan sartzeko agindua zuen pertsona bat ere atxiki baitu.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Iruñea Indarkeria matxista Nafarroa Delituak albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Tratu txarren biktimak Matxismoa Iruñeko Alde Zaharra