Gizartea -

Europar Batasuna

EBk Egiptoko hazien inportazioa debekatu du

Kutsatuta egon daitezkeen haziak ez kontsumitzeko "esfortzu guztiak egiteko" exijitu du gaur Elikaduraren Segurtasunerako Europako Agentziak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasunak Egiptoko hazien inportazioa debekatu du aldi baterako, ''E.coli''aren jatorria Egiptoko hazi batzuetan eman dela esan ostean.

EBk hazi susmagarriak merkatutik ateratzeko agindu du.

Elikaduraren Segurtasunerako Europako Agentziak ''E.coli''aren jatorria Egiptoko hazi batzuetan kokatu du. Europar Batasuneko zazpi herrialdeetan banatu dira hazi horiek, tartean Espainian. Agentziak adierazi duenez, 2009 eta 2011 urteen artean inportatutako beste hazi batzuk ere kutsatuta egon daitezke.

Kutsatuta egon daitezkeen haziak ez kontsumitzeko "esfortzu guztiak egiteko" exijitu du gaur Agentziak. Horrez gain, arriskutsuak diren haziak zein herrialdeetan dauden argitzeko eskatu dute Europatik.

Horrez gain, hazi mota hori ez landatzeko gomendioa ere luzatu du Europako agentziak. Kozinatuta ez dauden haziak ez jateko ere aholkatu dute.

''E.coli'' bakterioaren aurreneko kasuak maiatzean atzeman ziren. Orotara 48 pertsona hil dira Alemanian eta beste bat Suedian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea