Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Donostian emakume bati sexu abusua egiteagatik

Hainbat deliturengatik aurrekariak dituen 40 urteko gizonezko bat da atxilo hartutakoa. Egia auzoko kale batean biktimari atzetik hurbildu zitzaion eta ukituak egin zizkion.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 40 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Donostian emakume bati sexu abusua egiteagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez.

Eraso matxista 12:00ak aldera jazo zen, Egia auzoko kale batean. Gizona atzetik hurbildu zitzaion emakumeari, eta ukituak egin zizkion jarrera lizunarekin.

Biktimak aurre egin zion, eta gizonak ihes egin zuen. Jarraian, Ertzaintzarengana jo zuen emakumeak salaketa aurkeztera. Agenteek handik gutxira atzeman zuten ustezko erasotzailea Mandasko Dukearen etorbidean, eta sexu abusu delitua egotzita atxilotu zuten.

Atxilotutakoak aurrekariak ditu hainbat deliturengatik. Gaur goizean eraman dute epailearen aurrera.

Tratu txarrak pairatzen badituzu, edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak, eta/edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Ertzaintza Indarkeria matxista Gipuzkoa Delituak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Tratu txarren biktimak Matxismoa Sexu erasoak