Gizartea -
TRAFIKOA
17 urteko mutil bat larri zauritu da Martzillan, auto batek harrapatuta
Nafarroako Ospitalera eraman dute gaztea. Foruzaingoak ikeketa zabaldu du, gertatukoa argitzeko.
EITB.EUS
Azkoiengo 17 urteko mutil bat larri zauritu zen atzo Martzillan, oinez zihoala auto batek harrapatuta.
Foru Poliziak jakitera eman duenez, atzo iluntzean izan zen istripua 22:48 inguruan, San Bartolome kalean, eta zauritutako gaztea Nafarroako Ospitalera eraman zuten, bi hanketan zauri larriekin.
Gertakariari buruzko izapideak Tafallako Auzitegira igorri ditu Foruzaingoak, eta ikerketa zabaldu dute, harrapaketaren nondik norakoak argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea