Itxi

2020/01/26

10:42

Gizartea

HERRI GALDEKETA

Gorlizek ez du jaietan bigantxa-ekitaldirik nahi

EITB.EUS

Bigantxa-ekitaldiak ez egitearen alde bozkatu dute 689 lagunek. Galdeketa ez da loteslea, baina emaitzak kontuan hartuko dituela esan du Udalak.

  • Bigantxen artxiboko irudia

    Bigantxen artxiboko irudia. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gorlizko jaietan bigantxa-ekitaldirik nahi duten galdetu diete udalerri horretako herritarrei igande honetan egindako herri-galdeketan. EiTBk jakin ahal izan duenez, 689 lagunek ezetz bozkatu dute, eta 211k, berriz, baietz. Hortaz, jaietan bigantxa-ekitaldirik izatea errefusatu du Gorlizek.

"Bigantxa-ekitaldirik nahi al duzu Gorlizko jaietan?" galderari bai edo ez erantzun ahal izan diote botoa ematera joan direnek. Udalak ohar bidez zehaztu duenez, 16 urtetik gorako herritar guztiak zeuden galdeketan parte hartzera deituta. Goizeko 09:00etatik 20:00etara egon da zabalik boto kutxa, Udaleko areto nagusian.

Iazko abenduaren 20ko osoko bilkuran adostu zuten bigantxen inguruko galdeketa deitzea, baina Udalaren arabera, "ez da loteslea" izango. Dena dela, "herritarren iritzia kontuan" hartuko dela gaineratu dute: "kontsulta, legearen indarrez, ez da loteslea. Hala ere, Udalak bidezkotzat jotzen duen erabakia hartuko du, arrazoiak emanez eta dagokion jai-egitaraua prestatuko du".

 

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;