Gizartea -

Bizkaia

Gizon bat atxilotu dute Barakaldon adingabe bati sexu-abusuak egitea egotzita

Ostiralean atxilotu zuten, salaketa jaso ostean, eta larunbatean jarri zuten 55 urteko atxilotua epailearen esku.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Barakaldon (Bizkaia) adingabe bati sexu-abusuak egitea egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ostiralean atxilotu zuten, salaketa jaso ostean, eta larunbatean jarri zuten 55 urteko atxilotua epailearen esku.

Adingabea denez, Segurtasun Sailak ez du sexu-erasoaren inguruabarren edo erasotzailearen eta biktimaren arteko harremanaren nondik norakoak azaldu.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera:  900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Euskal herriak Zer gertatu da Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Delituak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Sexu erasoak