Gizartea -

Ezbeharra

53 urteko gizon bat hil da Otxarkoagan (Bilbo), minibus batek harrapatuta

Ibilgailua aldapan behera joan da, antza denez balaztan akats bat tarteko.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

53 urteko gizon bat hil da arratsalde honetan Bilboko Otxarkoaga auzoan, autobus txiki batek harrapatuta, Udaltzaingoak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 13:00ak inguruan gertatu da, oraindik argitu gabe dauden arrazoiak tarteko. Antza denez, ibilgailua aldapa batean zegoen eta balaztak huts egin dio.

Ibilgailuak gizon bat harrapatu du eta aparkatuta zeuden beste bi ibilgailu jo ditu. Harrapatutako gizona bertan hil da.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak gaur Trafikoa Bilboko azken albisteak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Harrapatzea gaur Trafiko-istripu hilgarriak Otxarkoaga