Gizartea -
Garraio publikoa
BAT txartela sakelako telefonoaren bitartez kargatu daiteke jada
Arabako Mugikortasun Agintaritzak (AMA) aplikazio bat aurkeztu du BAT txartela NFC teknologia bidez kargatzeko.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Arabako Mugikortasun Agintaritzak (AMA) BAT txartela NFC bidez kargatzeko eta txartelean zenbat diru dagoen ikusteko aukera emango duen aplikazio bat jarri du martxan.
BAT NFC aplikazioa doakoa da eta NFC teknologia duten mugikorretan instalatu ahal da. Aplikazioak txartelean hainbat gauza egiteko aukera ematen du geltoki edo kutxazain batera joan gabe.
Aplikazioari esker, diru-zorroa eta aldi baterako tituluak erosi eta birkargatu, saldoa eta azken 15 mugimenduak kontsultatu, eta mapak eta beste dokumentu batzuk kontsultatu ahal ditu erabiltzaileak.
Ordainketak babestuta daude eta Kutxabank/Redsys plataforma erabiliz egiten dira.
BAT NFC aplikazioa prest dago jada, eta Google Play plataformaren bidez eskura daiteke.