Gizartea -
EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA
Gizon bat atxilotu dute Hernanin, hiru emakumeri sexu abusuak egitea egotzita
Hernaniko Alde Zaharreko taberna batean izan da erasoa, 01:00ak inguruan.
EITB.EUS
29 urteko gizon bat atxilotu du bart Ertzaintzak Hernanin, hiru emakumeri sexu abusuak egitea leporatuta.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Alde Zaharreko taberna baten barruan izan da erasoa, goizaldeko 01:00ak inguruan.
Biktimek jarritako salaketaren arabera, taberna barruan zeudela, gizonezkoa hurbildu zaie eta ukituak egin dizkie. Udaltzaingoak eta hiru emakumeek emandako informazioa bildu ondoren, Ertzaintzak ustezko erasotzailea atxilotu du Hernanin bertan.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea