Gizartea -

Elkarrizketa geologo bati

Agustin Larrea: "Urak ez du Zaldibarren sua itzaltzea errazten"

Zabortegiko sua itzaltzeko beharrezkoak diren materialak "harea eta lurra" direla azaldu du Agustin Larrea geologoak.

Agustin Larrea geologoa Radio Euskadiko estudioetan. Argazkia: Radio Euskadi
Agustin Larrea geologoa Radio Euskadiko estudioetan
Agustin Larrea geologoa Radio Euskadiko estudioetan. Argazkia: Radio Euskadi

Radio Euskadi | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Euriaren ondorioz, zalantzarik gabe, airea garbiago egongo da eta partikulak lurrean geldituko dira. Beraz, egoera ona da", esan du Agustin Larrea geologoak Zaldibar, Emua eta Eibar inguruan bizi den ingurumen egoeraren inguruan, zabortegiko suteen ondoren.

Gainera, "hezetasun handiagoak eta tenperaturen jaitsierak sua gehiago ez zabaltzea errazten dute", gaineratu du. Dena den, geologoaren hitzetan, kontuan izan behar da "ura ez dela sua itzaltzea ahalbidetzen duen elementu bat". Horren ordez, "lurrarekin itzaltzen jarraitu behar dela" esan du. "Harea eta lurra beharrezkoak dira".

Euriaren aurrean "luizi arriskuak berberak dira oraindik, egonkortasunari begira euriak ez baitu inolaz ere laguntzen".

Verter Recyclingek lur-jausia Ermuko saihesbideko obren ondorioz gertatu dela argudiatuko du. Hala ere, Larreak azaldu duenez, "ez nuke hipotesirik erabat baztertuko, baina egoera hori horrela denik sinestea asko kostatzen zait; hori horrela dela frogatzen duten datuak egon beharko lirateke".

Sortzen ari den beste arazoetako bat da "egunean 200 zabor kamioi inguru iristen zirela" eta orain zabortegiko zerbitzuak erabiltzen zituzten enpresek "ez dutela nora eraman zabor horiek, oso urrun baitaude beste zabortegiak, eta horietara eramatea ez da ekonomikoki bideragarria".

Geologoak "komunikazio zuzen gehiagoren falta" sumatzen du.

Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Ermua albisteak Eibar albisteak Suteak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Albisteak Zaldibar Luiziak Durangaldea azken ordukoa