Gizartea -
Trafikoa
Espetxeratu egin dute Iruñean bi pertsona harrapatu zituen auto-gidaria
Gidabaimena kendua zioten, eta drogetan positibo eman zuen bi gazteak harrapatu eta larri zauritu ostean.
agentziak | erredakzioa
Iruñeko Instrukzio Epaitegiko lehenengo aretoko epaileak behin behineko espetxeratzea, baldintzarik gabe, agindu du aurreko otsailaren 10ean, Nafarroako hiriburuan bertan, bi oinezko harrapatu zituen auto-gidariaren aurka.
Justizia Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez, gidabaimenik gabe gidatzeagatik, drogen eraginpean gidatzeagatik eta arduragabekeria larriagatik eragindako lesioengatik ikertuko dute gizonezkoa.
Gertakaria 17:40 aldera izan zen aurreko astelehenean. Bi gazte, gizon-emakume bikote bat, Gipuzkoako etorbideko espaloian zihoazen oinez auto batek harrapatu zituenean. Gidariak positibo eman zuen droga proban, eta gidabaimena indargabetuta.