Gizartea -

Etxegabetzea

Familia baten etxegabetzearentzat "irtenbide duina" eskatu dute Barakaldon

Emakumea eta horren bi seme-alabak otsailaren 26an kanporatuko dituzte, urte eta erdiko prozesuaren ostean.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Argitan Emakumeentzako Aholku Etxeko eta Berri Otxoak gizarte bazterketaren aurkako eta gizarte eskubideen aldeko plataformako kideak Barakaldoko udaletxearen aurrean batu dira astearte honetan 41 urteko emakume baten eta horren bi seme-alaben (6 eta 15 urtekoak) etxegabetzeari "irtenbide duina" ematea eskatzeko.

Emakumea indarkeria matxistaren biktima izan zen, eta Barakaldoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiak emandako etxegabetze aginduari egin behar dio aurre orain. Etxegabetzea hilaren 26an (asteazkena) gauzatuko dute, 09:15ean.

Etxegabetzea atzeratu egin zuten aurretik, eta Alokabide alokairu babestua kudeatzen duen Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoak egindako erreklamazio bati erantzunez egingo dute.

Kolektibo horiek nabarmendu dutenez, emakumeak saiakera handiak egin ditu Barakaldoko Udalaren gizarte zerbitzuek eta Etxebide Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuak familiaren egoera eta etxebizitza horren erabilera erregulariza ditzaten. Prozesuak iraun duen urte eta erdian, baina, erakundeek ez dute familia horrentzat "behin betiko irtenbide duin bat" eskaini, horien esanetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Barakaldo Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Kaleratzeak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Etxebizitza albisteak