Gizartea -

Zaldibarko luizia

Zaldibarren ura arazteko iragazkiak saltzeko iruzur batez ohartarazi dute

Horrelako eskaintzarik jasoz gero, Ertzaintzari jakinarazteko eskatu die Udalak herritarrei. Berrizen ere antzeko iruzur batez ohartarazi du Udalak.

Zaldibarreko zabortegia ke gabe. Argazkia: Asier Sanchez
Zaldibarreko zabortegia ke gabe. Argazkia: Asier Sanchez
Zaldibarreko zabortegia ke gabe. Argazkia: Asier Sanchez

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zabortegiko luiziak eragindako ezinegonaz baliatuta, iruzurra egiten ari direla ohartarazi du Zaldibarko Udalak.

Ura arazteko iragazkiak eta uraren kalitatea neurtzeko ikerketak eskaintzen dituzten saltzaileak antzeman dituzte herrian.

Iruzurgileak zabortegiaren luiziak herrian sortutako osasun-alerta haien interesetarako erabiltzen ari dira.

Horrelako eskaintzarik jasoz gero, 112 larrialdietarako telefonora deitzeko eskatu die Udalak herritarrei.

Berrizko Udalak ere beste iruzur batez ohartarazi du. Osakidetzako langileak direla esanez, telefonoz hitzorduak jartzen dituzte eta etxez etxe joaten dira ura arazteko iragazkiak saltzeko asmoz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Iruzurrak berriak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zaldibar Ingurumena Ura azken ordukoa Durangaldea Luiziak