Gizartea -
Indakeria matxista
4 urte eta 6 hilabeteko espetxe zigorra emakume bat bortxatzeagatik Iruñean
Akusatuak ukituak egin zizkion eta sexu harremanak izan zituen emakumearekin baimenik gabe.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Nafarroako Auzitegiak 4 urte eta 6 hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio Orkoiengo gizon bati, sexu abusua egotzita, emakume batekin sexu harremanak izateagatik eta ukituak egiteagatik haren baimenik gabe.
Bikotekidearekin lo egiten ari zela adierazi du biktimak eta, hura lanera joan bezain laster, akusatua bere ohean sartu zela eta sexu harremanak izan zituela berarekin. Sexu harremanak gizona ez zela bere bikotekidea ohartzean bukatu ziren.
Akusatuak 8.000 euro ordaindu beharko dizkio biktimari, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera. Epaiak frogatutzat ematen du 2017ko ekainaren 24an auzipetua garagardo batzuk hartzen egon zela lagun batzuekin.
Ondoren, denak joan ziren akusatuaren lagunaren etxera eta gizonetako bat bikotekidearekin lo egin ohi zuen logelara joan zen. Handik gutxira, bere bikotekidea ere harekin lo egitera joan zen.
Bitartean, auzipetua egongelako sofan geratu zen lo egitera. Baina aipatutako gizona lanera joan zenean, goizeko seiak aldera, akusatua logelara sartu zen eta gizonaren bikotekidearekin sartu zen ohean haren baimenik gabe.
Momentu batean, emakumeak buelta eman zuen eta ez zela bere bikotekidea konturatu zen. Ondorioz, "bultzatu, zarata egin" eta auzipetuak alde egin zuen.
Epaiketan, Ministerio Fiskalak eta akusazio partikularrak 10 urteko zigorra eskatu zuten. Aldiz, defentsak absoluzioa eskatu zuen.