Gizartea -
Trafiko istripua
Emakume bat larri zauritu da Bilbon, auto batek harrapatuta
Istripua 06:20 aldera jazo da, Bolueta auzoan, ikertzen ari diren arrazoiak direla eta. Emakumea Gurutzetako Ospitalera eraman dute.
eitb.eus
36 urteko emakume bat larri zauritu da astelehen honetan Bilboko Bolueta auzoan, auto batek harrapatuta, Bilboko Udaltzaingoak jakitera eman duenez.
Istripua 06:20 aldera jazo da, Bilbotik Galdakaorako errepidean (Mercadona parean), ikertzen ari diren arrazoiak direla eta.
Emakumea Gurutzetako Ospitalera eraman dute.
Udaltzaingoa istripua nola gertatu den argitzeko lekukoen bila dabil. Edozein informazio izatekotan, 94 420 50 40 telefonora deitu edo atestados-trafico.ssc@bilbao.eus posta elektronikora idatzi.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea