Itxi

2020/03/03

22:57

Gizartea

Zaldibarko luizia

Joaquin Beltranen familiak erreskatean "askoz gehiago" egin behar dela esan du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Bilaketa lanetan koordinaziorik izan ez dela eta baliabide gutxi erabili dituztela salatu dute. Halaber, politikariak "alde batera baztertzea eta teknikariei lan egiten uztea" eskatu dute.

  • Zaldibarko zabortegia

    Zaldibarko zabortegia. Irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Joaquin Beltranen familiak (Zaldibarko zabortegiko luizian desagertutako langileetako bat) gertakarietatik hilabete igaro ondoren bi langileek "zabor artean lurperatuta" jarraitzen dutela salatu du.

Komunikatu batean, erreskateko "baliabideak ez urritzea" eskatu dute Beltranen familiakoek, "gehiago egin ahal eta behar baita", eta politikariak "alde batera baztertzea eta teknikariei lan egiten uztea" eskatu dute.

Erreskate lanek dituzten zailtasunak eta arriskuak ulertzen dituztela nabarmendu ondoren, ikuspuntu teknikotik zein logistikotik, "egiten ari dena baino gehiago egin daiteke eta egin behar da", ziurtatu dute.

Beltran familiaren nahia erreskatea "benetako lehentasuna" izatea da, "ekintza zehatzak ondo koordinatzea eta politikariak alde batera baztertu eta teknikariei lan egiten uztea".

Lanen agintari bakarra

"Larrialdietako buruzagia erreskate lanen buruzagi bakarra izatea ahalbidetzen duen prozesu bat garatzea nahi dugu, eremua hobeen ezagutzen dutenekin eta profesional egokiekin lan egitea ahalbidetzen diona eta gertakariaren inguruko informazio guztia eskuratzea ahalbidetze diona", adierazi du familiak.

Haien ustez, bilaketa lanak "koordinaziorik gabe egon dira goitik eta desegokiak eta eskasak izan dira". "Errealitatea Albertok eta Joaquinek zabor artean lurperatuta jarraitzen dutela da. Erantzukizun politikoak eta Zaldibarko zabortegiko krisiaren zuzendaritza eta gestioa alde batera utzita, lehentasuna gure senarrak, aitak, anaiak, eta lagunak aurkitzea da. Itzultzea nahi dugu", nabarmendu dute.

Horri dagokionez, familiaren arabera, "ez da galdetu behar zergatik baztertu den armadaren laguntza, zergatik ez dauden txakur eta langile aditu gehiago bilaketa lanetan, zergatik egon diren makinak geldirik eta gasolina faltan, azkenean biktimek erabili behar izan dituztenak, zergatik ez diren errelebo operatiboak antolatu edo zergatik ez den segurtasunari buruzko lan araudia errespetatu, langileen bizitza arriskuan jarriz".

"Politikaren ikuskizuna"

Ez direla "politikaren ikuskizuna"ri begira geratuko ohartarazi ondoren, "hauteskunde kanpainan elkarri nola leporatzen dioten errua ikusita", hauteskundeak ospatu ondoren eta ezbeharrak "politikoki interesgarria" izateari utzi ondoren, ez dutela onartuko haien familiak "ahaztea" adierazi dute.

Profesional bikainak

Denbora guzti honetan uste osoa izan dutela "profesional bikainen eta pertsona hobeagoen" lanean adierazi du Beltran familiak: "ziurrenik inoiz ezin izango diegu ordaindu haien bizitza arriskuan jartzea beste batzuena errazteko, baina gutxienez gure eskerrik beroenak helarazi nahi dizkiegu: larrialdietako langile guztiei, suhiltzaileei, Ertzaintzari, bereziki txakurren unitateei, baita forentseei ere, izandako sentsibilitateagatik".

Era berean, haien lana eskertu die boluntarioei eta laguntza eskaini dieten pertsona orori; hedabideetako profesionalei haien sentimenduak errespetatzeagatik eta "errealitate gogorra" modu egokian zabaltzeagatik; ingurumen aktibista eta hedatzaileei; herritarren mugimenduei; eta modu "ezin hobean" tratatu dituzten eta enpatia sentitu duten iritzi publiko guztiari orokorrean.

Ikuskizun lotsagarria

 "Alderdi politiko desberdinen bozeramaileen agertzeen ikuskizun lotsagarria, ika-mikak, informazioa eta desinformazioa", alde batera utzi dituztela orain arte adierazi dute.

 "Zer esan Jaurlaritzako sailburuen eta sailburuordeen hitzez! Zer esan Lehendakariaren hitzez! Itxaropen apur bat izan genuen "egoteagatik egon" kalifikaezinetik "dena doakoa duzue"ra igaro ginenean. Hala ere, gauzak ez ziren horrela izan. Eta oraindik "kontakizuna" falta zen. Faltan jarraitzen du, baina ezbeharrean bertan egon direnena", adierazi du familiak.

Haien ustez, "lehen unetik, erreskate lanetan erabilitako "komisario politikoen" kudeaketa zentzugabekeria hutsa izan da. Hauteskundeetarako itxura egiteko eduki eszenaratze hutsa". "Autokritikak ez du balio ez bada ezer kritikatzen, ez bada ezer zuzentzen", salatu dute.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;