Gizartea -
Indarkeria matxista
Gizon batek emakume bat hil du Valentzian, tiroz
Gizonak adierazi duenez, tiroa istripuz gertatu da, suzko arma bat garbitzen ari zela.
Agentziak | Erredakzioa
Emakume bat hil da Villanueva de Castellonen (Valentzia), bikotekideak buruan tiro emanda. Biktima 36 urteko emakume bat da, aurreko harreman bateko bi seme-alaba adingaberen ama, eta igandean hil zen Valentziako La Fe ospitalean.
Guardia Zibileko agenteek biktimaren bikotekidea atxilotu zuten larunbatean. Gizonak adierazi duenez, tiroa istripuz gertatu da, suzko arma bat garbitzen ari zela, baina guardiako epaileak, larunbatean deklarazioa hartu ondoren, behin-behineko espetxealdia agindu zuen, komunikatua eta fidantzarik gabea.
Gloria Calero Espainiako Gobernuak Valentziako Erkidegoan duen ordezkariaren esanetan, indarkeria matxista kasu bat da, eta, beraz, 15 biktima dira jada Espainian eta bigarrena Valentziako Erkidegoan.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.