Gizartea -

COVID-19

Ertzaintzako bi agente eta Zaballako kartzelako bi preso kutsatu dira

Kutsatu zen lehena ertzaintza bat izan zen pasaden martxoaren 6an, bigarrena positibo eman zuen atzo. Bi presoak atxilotuen zonaldean zeuden ospitaleratuta.

Zaballako (Araba) kartzelaren artxibo irudia. EiTB
Zaballako (Araba) kartzelaren artxibo irudia
Zaballako (Araba) kartzelaren artxibo irudia. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zaballako (Araba) espetxean dauden bi presok positibo eman dute COVID-19an; Gasteizko Txagorritxu ospitalean atxilotuak zaintzen zituzten bi agente ere kutsatu dira.

Ertzain baten lehen kasu positiboa martxoaren 6an atzeman zuten, Txagorritxun atxilotuak zaintzen ari zela. Atzo ospitale horretan lan berdinak egiten ari zen beste agente batek positibo eman zuen.

Era berean, Langraiz Okako espetxeko bi preso kutsatuta dira, atxilotuak artatzen dituzten moduluan ospitaleratuta zeudenak.

Espetxeetako Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak Araba, Madril eta Errioxako espetxe guztietarako sarbideak murrizteko agindua bidali du neurri gisa.

Era honetara soilik onartzen dira lokutorio bidezko harremanak eta aurreikusitako irteera guztiak bertan behera utzi dituzte, hala ere, eguneroko baimenak edo 100.2 artikuluen ezarpena mantentzen da. Osasun Ministerioarekin koordinatuta hartutako salbuespenezko neurriak martxoaren 11tik aurrera aplikatuko dira 14 egunez.

Azken datu ofizialen arabera, 197 koronabirus kasu daude Euskadin, astelehenean baino 49 gehiago.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Medikuak Erizaintza Espetxeak Koronabirusa