Gizartea -
INDARKERIA MATXISTA
Gazte bat espetxeratu dute Muskizen adingabe bati sexu erasoa egiteagatik
Astelehenean gertatu omen zen guztia, Muskizko etxebizitza batean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Barakaldoko Guardiako Epaitegiak 18 urteko gazte bat Basauriko espetxean sartzeko agindua eman du, astelehenean Muskizko (Bizkaia) etxebizitza batean adingabe bati sexu erasoa egiteagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Biktimak aurkeztutako salaketa jaso ostean, Ertzaintzak ustezko erasotzailea aurkitu eta atxilotu zuen astearte arratsaldean, Muskizen. Gaur goizean eraman dute epailearen aurrera, eta honek espetxeratzeko agindua eman du.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.