Gizartea -

KORONABIRUSA

COVID-19aren protokoloa aktibatu dute Foru Gobernuan, Ayerdik positibo eman ondoren

Azken datuen arabera, 196 pertsona daude koronabirusarekin kutsatuta Nafarroan; horietako 43 ospitalean daude.

Manu Ayerdi Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria. Argazkia: EFE.
Manu Ayerdi.
Manu Ayerdi Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria. Argazkia: EFE.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Manu Ayerdi Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak koronabirusa du, eta ondorioz, COVID-19aren aurkako protokoloa ezarri diete Foru Exekutiboa osatzen duten kide guztiei.

Gaitzaren sintomak dituzten Gobernuko ordezkari guztiei mediku azterketa egingo zaie, eta hemendik aurrerako lan-bilera guztietan Osasun Publikoaren gomendioak jarraitu beharko dituzte.

Azken datuen arabera, 196 pertsona daude koronabirusarekin kutsatuta Nafarroan; horietako 43 ospitalean daude, 4 zaintza berezien unitatean, eta 149 etxean ari dira tratamendua jarraitzen.

Atzo, koronabirusa zuen pertsona bat hil zen  Nafarroako Ospitalean, aldez aurretik patologiak zituen 87 urteko emakume bat.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Nafarroako Parlamentua Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa