Gizartea -

KORONABIRUSA

Garraio publikoek zerbitzuaren % 100 eskainiko dute berriz

Metro Bilbaok, Euskotrenek, Gasteizko tranbiak, Tuvisak, Dbusek eta Bilbobusek zerbitzuaren %100 berreskuratuko dute.

Metro Bilbao. ETBko bideo batetik ateratako irudia.
Metro Bilbao
Garraio publikoek zerbitzuaren % 100 eskainiko dute berriz

1:22

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Metro Bilbaok, Euskotrenen linea orokorrak, Gasteizko tranbiak, Tuvisak, Dbusek eta Bilbobusek zerbitzuaren %100 berreskuratuko dute, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusa dela-eta gomendatutako erabiltzaileen arteko distantziei eusteko zenbait ordutan zailtasunak zeudela egiaztatu ondoren.

Euskadiko Garraio Agintaritzak prentsa ohar batean jakinarazi duenez, Euskadiko garraio publikoek astelehen honetan izan dute COVID-19 birusak eragindako murrizketen lehen laneguna. Mugikortasuna mugatu den lehen laneguna izan denez, garraio publikoak "lanerako sarbideari eta oinarrizko zerbitzuei lotutako zerbitzua eman du ia bere osotasunean".

Hori dela eta, garraiobide batzuetan, lanera sartzearekin batera, "okupazio maila altuak" izan dira. Nahiz eta puntako orduetan eskaria %50 jaitsi den eta ordu batzuetan okupazioa %30ekoa edo baxuagoa izan den, "zailtasunak egon dira Osasun Sailak gomendatutako erabiltzaileen arteko distantziak bermatzeko".

Horregatik, eta "Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren gidalerroak aztertu ondoren", Euskadiko Garraio Agintaritzak garraioek maiztasunak berreskuratzea eta zerbitzuak %100ean eskaintzea erabaki du.

Modu honetan, garraio publikoaren erabiltzaileen prebentzio neurriak hobetu nahi ditu puntako orduetan ere, Metro Bilbao, Euskotrenen linea orokorra, Gasteizko tranbia, Tuvisa, Dbus eta Bilbobus lineatan. Berme guztiak bete ahal izan dituzten gainerako operadoreek baldintza berberetan mantenduko dituzte zerbitzuak, eskaintzaren %40-60ko murrizketarekin.

Azkenik, Euskadiko Garraio Agintaritzak argitu du neurria berrikus daitekeela, operadore bakoitzaren gertaera eta egoera berezien bilakaeraren arabera.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Donostia argazkiak Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Metro Bilbao Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz berriak Albisteak Osasun albisteak Euskotren albisteak Gasteizko tranbia albisteak gaur Renfe Garraio publikoa Koronabirusa Dbus albisteak TUVISA