Gizartea -

COVID-19

Eusko Jaurlaritzak beste 42 pertsonak osatutako dei zentro bat jarri du martxan

Profesional espezifikoek edo beste bazuek artatu behar dituzten identifikatzea da haien zeregina.

Koronabirusaren kontsultei erantzuteko prestatutako telefonoak 50.000 dei inguru jaso ditu. EiTB
Koronabirusaren kontsultei erantzuteko prestatutako telefonoak 50.000 dei inguru jaso ditu
Koronabirusaren kontsultei erantzuteko prestatutako telefonoak 50.000 dei inguru jaso ditu. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koronabirusaren inguruko kontsultei erantzuteko prestatutako telefonoak 50.000 dei inguru jaso ditu otsailaren 26tik, Nekane Murga Osasun sailburuaren arabera. "Txanda guztietan hirukoiztu egin da telefono hori artatzen dutenen langile kopurua", azpimarratu du.

Murgaren hitzetan, telefono hori artatzen duten Osasun Kontseiluko erizainek historia klinikoarekin, protokoloekin eta sareko koordinazioarekin lan egiten dute, bai lehen mailako arretakoek, bai larrialdietakoek eta bai ospitalekoek.

"Gaurtik aurrera, 42 pertsonak osatutako dei zentro bat jarri da martxan. Beraien lana profesional espezifikoek edo beste batzuek artatu behar dituzten identifikatzea da", gaineratu du.

Era berean, zenbait osasun-zentrotan, batez ere Gasteizen, "arnas sintomak dituzten pertsonak artatzen ari dira". Hori horrela, gasteiztarrei beren osasun-zentrora deitzeko gomendatu die, "profesional batek behar duten erantzuna eman diezaien".

Gainera, Osasun sailburuak sintomatologia gutxiko gazteei "deitzea eta baliabideak erabiltzea beharrezkoa den edo ez hausnartzea" eskatu die.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Araba Eusko Jaurlaritza Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Osasun albisteak Medikuak Erizaintza Koronabirusa