Gizartea -

Koronabirusa

Koronabirusak 200.000 pertsona kutsatu, eta 8.000 hil ditu dagoeneko munduan

Kasu guztien % 80 Europan eta Ekialdeko Pazifikoan pilatzen dira, Munduko Osasun Erakundeak gaur, asteazkenarekin, zehaztu duenez.

Istanbulgo (Turkia) kale bat. 98 kasu baieztatu dituzte herrialde horretan. Argazkia: Efe.
Istanbulgo (Turkia) kalea
Istanbulgo (Turkia) kale bat. 98 kasu baieztatu dituzte herrialde horretan. Argazkia: Efe.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koronabirus kasuen kopuruak 200.000ren maila igaro du dagoeneko mundu osoan, eta 8.000 pertsona baino gehiago hil dira berorren eraginez, Tedros Adhanom Ghebreyersus Munduko Osasun Erakundearen zuzendari nagusiak gaur, asteazkenarekin, prentsaurreko batean jakinarazi duenez. Kasu guztien % 80 Europan eta Ekialdeko Pazifikoan pilatzen dira, Tedrosen arabera.

“Herrialde asko epidemiaren hazkundeari ari zaizkio aurre egiten; gainez eginda ikusten dute beren burua, eta badakigu zelako zailtasunak bizitzen ari diren eta zer neurri zailak hartu beharrean diren”, adierazi du MOEko arduradun nagusiak.

Tedrosek berretsi du inork ez duela pentsatu behar “norbera edo bere komunitatea ez direla kaltetuko”, eta deia egin du guztiok eginahalak egiteko koronabirusaren hazkundea gelditzeko eta pandemia “maneiagarria” izatea lortzeko.

Tedrosek azpimarratu du MOEk isolamendua, probak egitea eta eriak artatzea gomendatzen jarraitzen duela covid-19a desagerrarazteko estrategia nagusi gisa.

“Birusa aurrekaririk gabeko mehatxua da, baina komunitatearen aurkako etsai baten kontra batzeko aukera ere bada”, adierazi du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasunari buruzko albisteak COVID kasuak MOE albisteak gaur