Gizartea -
Koronabirusa
Telebista zerbitzua doakoa izango da Gurutzetako Ospitalean
Ekimen horrekin pazienteen egonaldia arindu nahi du erietxeak. Azken datuen arabera, 550 lagun daude koronabirusak jota Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ospitaleetan.
EITB.EUS
Pazienteentzako telebista zerbitzua doakoa izango da aurrerantzean Gurutzetako Ospitalean.
Koronabirusak jota geletan nahiz isolamendu-unitateetan dauden gaixoen egonaldia arintzea da ekimen horren helburua, erietxeak sare sozialetan argitaratutako mezu baten bidez jakinarazi duenez.
Osasun Sailak emandako datuen arabera, azken orduotan 275 kasu positibo berri izan dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Guztira, 1.465 pertsona daude koronabirusarekin gaixorik, eta horietako 550 ospitaleetan daude.
Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Kontseiluaren telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea