Gizartea -

KORONABIRUSA

Nafarroako Erizainen Elkargoak laguntza eskatu du mantalak egiteko

Polipropileno oihala eskatu dute, inpermeabilizatutakoa eta ez dagoena (NOVOTEC, NEWTEX, TDT), spray inpermeabilizantea, mantalak banatzeko poltsak eta kaxak, jostunen lana eta garraioa. 

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Erizainen Elkartea kezkatuta dago osasun langileen babeserako ekipo gabezia dela eta. Horregatik, Nafarroako herritar guztiei laguntza eskatu diete mantalak josi eta banatu ahal izateko.

#NavarraSolidariafrentealCOVID etiketarekin zabaldu dute ekimena euren Twitter kontu ofizialaren bidez. Mezu bidez zer behar duten azaldu dute, baita nola jarri eurekin harremanetan horiek eskaintzeko. Zehazki, polipropileno oihala eskatu dute, bai inpermeabilizatutakoa baita ez dagoena (NOVOTEC, NEWTEX, TDT) ere, spray inpermeabilizantea, eta batak edo mantalak banatzeko poltsak eta kaxak. Era berean, jostunen lana eskatzen dute eta garraioa. 

Ekimen honen helburua ospitaleetan, osasun zentroetan eta zahar etxeetan lan egiten duten osasun arloko profesionalek gaixoak segurtasunez artatu ahal izateko behar duten materiala lortzea da. Elkargotik bertatik antolatu eta banatuko lukete lortutako materiala.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuakAlbiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Kontseiluaren telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Tutera Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Tafalla Etxarri Aranatz Viana Burlata Albisteak Osasun albisteak Lizarra Altsasu Baztan Berriozar Atarrabia Corella Uharte Erizaintza Barañain Antsoain Noain Eguesibar Cintruénigo Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa