Gizartea -

KORONABIRUSA

COVID-19ak 16 hildako eta 502 kutsatu gehiago utzi ditu Hego Euskal Herrian atzotik

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 2.097 dira COVID-19 gaitza dutenak eta 812 ospitaleratuta daude. Nafarroan, berriz, 794 dira kutsatuak eta horietatik 228 ospitaleratuta daude.

Galdakaoko Ospitaleko langileek aste honetan hildako erizaina gogoratu zuten ostiralean. EFE
Galdakaoko Ospitaleko langileek aste honetan hildako erizaina gogoratu zuten ostiralean.
Epidemia hasi denetik, egun batean izandako gorakadarik handiena

1:06

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

COVID-19 gaitza zuten 12 pertsona hil dira azken orduotan Euskal Autonomia Erkidegoan, eta, horrenbestez, 97 dira jada koronabirusak eragindako heriotzak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Eusko Jaurlaritzak gaur eguerdian emandako datuen arabera, 372 koronabirus kasu berri atzeman dituzte atzotik (bezperan 260 izan ziren), eta, azken datuen arabera, 2.097 dira EAEn COVID-19 gaitza dutenak. Horietako 812 ospitalean daude (bezperan 71 Zaintza Berezien Unitatean).

Araba da EAEn koronabirusak gogorren astindu duen lurraldea; denera, 912 daude kutsatuta (111 kasu berri) eta 326 ospitalean daude. Guztira, 60 pertsona hil dira (5 atzo).

Bizkaian, berriz, 860 dira COVID-19ak jota daudenak (209 kasu berri) eta horietako 375 daude ospitalean. Guztira, 24 pertsona hil dira (5 atzo).

Gipuzkoa da, oraingoz, kutsatu kopuru txikiena duen EAEko lurraldea: 325 pertsona daude koronabirusak jota (52 kasu berri) eta 111 pertsona daude erietxean. Guztira, 13 pertsona hil dira (2 atzo).

Larunbateko 20:00ak arte 40 laguni eman diete alta (atzo 16ri)

Gaur arratsaldeko 20:00etan, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko eskailera kiribila urdinez argiztatuko dela Osakidetzako profesional guztien lana eskertzeko.

Nafarroa

Koronabirus kasuek goraka jarraitzen dute Nafarroan eta gaur 794 positibo dira jada (bezperan baino 130 gehiago). Kutsatu horietatik 228 ospitaleratuta daude, 30 Zainketa Berezien Unitatean.

Atzo, gainera, 4 pertsona hil ziren, eta guztira 24 dira hildakoak.

Alde positibotik, 4 pertsonari alta eman zieten.

Koronabirusak 1.720 pertsona hil eta 28.572 kutsatu ditu, Espainian

Espainiako Osasun Ministerioak 28.572 koronabirus kasu konfirmatu ditu, horietatik 3.646 berriak dira, eta 1.720 heriotza izan direla gaineratu du, atzo baino 394 gehiago.

Salvador Illak zuzentzen duen sailak aditzera eman duenez, 1.785 gaixo Zainketa Berezietako Unitatean daude, eta jada 2.575 dira sendatu diren pertsonak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Kontseiluaren telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Eusko Jaurlaritza Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa