Gizartea -

Indarkeria matxista

Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideei erasotzeagatik

28 eta 44 urteko bi gizon atxilotu dituzte bikotekideei erasotzeagatik, bata Lakua auzoan eta bestea Arana auzoan.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udaltzaingoak 28 eta 44 urteko bi gizon atxilotu ditu azken egunotan, euren bikotekideei eraso egitea eta lesioak eragitea egotzita.

Udaltzaingoak jakinarazi duenez, atxiloketetako bat larunbatean, hilak 21, egin zuten, Arabako hiriburuko Lakua auzoan.

Donostia kaleko bizilagun batzuek udaltzainei dei egin zieten, etxebizitza batean bikote batek eztabaida gogor baten erdian zegoelako.

Etxebizitzara bertaratu zirenean, senarrak zein emazteak borroka bat izan zutela eta elkarri eraso ziotela aitortu zuten.

Poliziek egiaztatu zutenez, emakumeak lesioak zituen, eta osasun-laguntza eskatu zuten. Era berean, ustezko erasotzailea atxilotu, eta epailearen esku utzi zuten atzo.

Gainera, ostegunean, hilak 19, 44 urteko beste gizon bat atxilotu zuten Arana auzoan, bere emazteari erasotzeagatik. Andaluzia kaleko etxebizitza batean izan zen eztabaida.

Emakumeak lesioak zituen, eta gizona atxilotu eta epailearen esku utzi zuten.

_________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Delituak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak