Gizartea -

KORONABIRUSA

13 hildako gehiago EAEn eta zazpi Nafarroan, azken orduetan

EAEn, 2.728 dira zenbatutako positiboak, eta 1.129 lagun ospitaleratu dituzte. Nafarroan, 31 pertsona hil dira eta 1.014 kasu positibo daude jada; 128 gehiago.

Murga eta Urkullu. Argazkia: EFE
Murga eta Urkullu
307 koronabirus kasu berri gehiago izan dira Euskadin, 13 hildako gehiagorekin

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koronabirusaren pandemia dela eta, 13 pertsona hil dira azken 24 orduotan EAEn; hau da, 133 lagun hil dira jada COVID-19aren ondorioz, eta 2.728 positibo zenbatu dituzte EAEn, astelehenean baino 307 gehiago; horietatik 1.129 ospitaleratuta daude.

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Nekane Murgak agerraldia egin du, Iñigo Urkullu lehendakariarekin batera, Gobernu Kontseiluaren ostean, koronabirusaren pandemiak EAEn duen bilakaera azaltzeko.

Araban, 1.086 positibo izan dira (344k ospitaleratuta jarraitzen dute); Bizkaian, 1.189 positibo daude (635, ospitaleetan), eta Gipuzkoan, 453 (150 daude ospitaleetan).

Orain arte, EAEn 7.646 detekzio-proba egin dira, eta 344 pertsonak gainditu dute gaixotasuna, ospitaleetako altak barne. Guztira 48 dira sendatu direnak, eta 296 dira ospitalean alta eman diotenak.

Nafarroan 31 hildako izan dira, 7 gehiago

Nafarroan 1.014 koronabirus kasu positibo zenbatu dituzte, hau da, 128 gehiago. Foru Erkidegoan 31 pertsona hil dira, atzo baino 7 gehiago.

Koronabirus kasu positibo guztietatik 45 ZIUn daude, Espainiako Gobernuak astearte honetan emandako datuen arabera.

Bestalde, dagoeneko hamaika alta izan dira koronabirusak jota daudenen artean Foru Erkidegoan.

40.000 positibo inguru, Espainian

Koronabirusean positibo eman dutenen kasuak 39.673 dira Espainian, hau da, astelehenean baino 6.000 gehiago. Dagoeneko 2.696 pertsona hil dira (atzo baino 500 gehiago), 3.794 sendatu dira (400 gehiago) eta 2.636 ZIUn daude (300 gehiago), Osasun Ministerioak astearte honetan argitaratutako balantze ofizialaren arabera.

Koronabirusa zuten 514 pertsona hil dira Espainian azken 24 ordutan
Koronabirusa zuten 514 pertsona hil dira Espainian azken 24 ordutan
Koronabirusa zuten 514 pertsona hil dira Espainian azken 24 ordutan

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Kontseiluaren telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Eusko Jaurlaritza EAE albisteak Espainia Gaixotasunak albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Nafarroako Osasun Zerbitzua